XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, bazebilen.

Ezertarako balio ez zuela gezurra zen.

Baina zergatik ez zuen aurreko bi esaldien aurrean erantzun?

Burua nahaspilaturik Eustaxinengana jo zuen, honek agian zerbait argituko ziokeelakoan:

- Ez duk gauza garbia, nire oilanda txerbela, ez, zeharo korapilotsua baizik... pentsakor agertu zen ondorengo isilune luzean, eta nik aurkitzen dudan argibide bakarra honako hau duk:

Behingo batez, ni gaztea nintzela, zenbait kinkilimarro etorri hituen Hagin-Harrira gu ohartu gabe, eta geneuzkan pottoka guztiak lapurtu zizkiguaten ustekabean.

Pottokak, gainean jarririk, bidaia luzeak egiteko erabiltzen genituen abere laga hankadunak dituk.

Sendoak eta bizkorrak bizkorrik bada.

Zuek ez dituzue ezagutzen.

Kinkilimarroak berriz, artexoak baino urrutiago bizi diren izaki higuingarri eta lapur zirtziluak dituk.

Honela bada, gure pottoka guztiak bereganatuta hanka egin ziaten.

Aztiburuak, gutariko bigapum bat deitu eta atzetik segika bidali gintuan pottokak berreskura genitzan.

Gau asko eman genizkian beraien atzetik atzeman gabe.

Tusurien erresuma zeharkatu ondoren, han bizi ziren biga galtxagorrirekin itsumustu egin genian.

Kinkilimarroez galdetu genienean, oso gertu zeudela erantzun ziguaten, pottoka eta guzti.

Orduan, zenbat ziren galdetu geniean, eta ulertu ez genuen zenbaki bat eman ziguaten.

Inork ez genian ondo ulertu, baina denoi iruditu zitzaiguan arma antzeko zerbait erantzun zutela.